Europa Jauregia Euskadin inauguratu zen lehenbiziko biltzar jauregia izan zen eta arkitektura jasangarriaren ikono bihurtu da. Kokapen estrategikoa du, hiriko kale nagusienetako batean, eta oso ondo lotuta dago tren geltokiarekin, tranbia eta autobus lineekin, eta autobus geltokira oinez heldu daiteke hamar minututan. Hiriko hotel nagusiak, erdigunea eta Hirigune Historikoa ere oso gertu daude.