Irabazi-asmorik gabeko elkartea gara, eta mahai-jokoak sustatzen ditugu, aisialdi alternatibo eta osasungarri gisa.
Gure ibilbidea 2020an hasi genuen, pandemia aurretik. Urte gogorra izan zen, baina zailtasun guztien gainetik, eta gure ilusio guztiarekin, proiektuak aurrera egin zuen.
Gaur egun, bazkide kopurua hirukoiztu egin da eta 40 pertsona inguru gara elkartean. Talde heterogenoa gara, adin, genero, jatorri eta batez ere, gustuko ditugun mahai-jokoei dagokienean.
Mahai txikiak areto nagusian.
Elkartearen erregea: krokinolea.
Areto nagusiaren ikuspegi orokorra.
Pantaila duen gela txikia, euskarri mota hori behar duten jolasetarako.
Gaur egun dugun ludoteka pixkanaka eraiki da, elkarteak dituen aurrezkiekin egindako erosketen bidez, baina baita tokiko dendek, bazkideek edo lagunek egindako ekarpenen bidez.
Hau gure altzari kuttunenetako bat da, bertan partidak edo amaitu gabeko kanpainak gordetzen ditugu, jokoa utzi genuen puntu berean jarraitu ahal izateko.
Helbidea: Asturias kalea s/n, Gasteiz.
Gure posta elektronikoa: boardgamegasteiz@gmail.com
Sareetan:
Instagram -> @board.game.gasteiz
X -> @BGGasteiz
BlueSky -> @boardgamegasteiz.bsky.social
Ekitaldian zehar gure elkarteari buruz gehiago jakin nahi baduzu, galdetu bertan egongo garen edozein boluntariori.